0

Hernaniko kaxkoan 24 orduz euskaraz

Posted by on 2014-11-22 in Sailkatu gabea |

Herriko zenbait eragilek deialdi bat egin dute abenduaren 2rako. Bakoitzak euskaraz ahal duen moduan noski, bere alea jar dezaten eskatu diete partehartzaileei. Egun normal batekiko diferentziarik egongo den ere aztertuko dute bertan.

Abenduaren 3an Nazioarteko Euskararen eguna denez, Hernanin hainbat ekitaldi antolatuko dituzte azaroaren 29tik abenduaren 3ra bitartean. Ekitaldiaren leloa “Euskara ari du Hernanin” izanik eta euskara bultzateko helburu bezala, herriko eragile zenbait bildu dira ekitaldia antolatzeko, hala nola, AEK eta udal euskaltegiak.

Herriko zenbait merkatari eta tabernariri ekitaldiaren berri eman ondoren, honako hauei ere euskaraz hitz egitea proposatu zaie. Beraz, herri osoari eskatzen zaio bakoitzak ahal duen moduan euskaraz egitera, euskaldun berriek euskaraz hitz egiten jarrai dezaten.

Bertan boluntario talde batek parte hartuko du, hizkuntza erabileraren neurketak egin ditzan, eta ekitaldiaren amaieran emaitzak plazaratuko ditu.

Oso ideia polita eta interesgarria iruditzen zait, izan ere, aukera polita izan daiteke jende gehiago euskara ikastera animatzeko eta esperientzia berri bat bizi ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.