0

Ardoa dastatuz, euskaraz mintzatuz.

Posted by on 2014-11-22 in Sailkatu gabea |

Bada euskara indarra galtzen ari dela esaten duenik. Egia izan daiteke? Hori gure esku dago. Arazoa begien aurrean dugun arren, askotan ez ikusiarena egitea nahiago izaten dugu; erosoagoa baita jakina. Hala ere, hau gertatu ez dadin ekimenak antolatzen dituztenak zoriondu behar dira. Egia esan, kontraesan punturen bat aurki dezake norbaitek aurreko esaldia irakurtzean, baina errealitateari aupegia eman behar zaio eta aitortu beharra dago berez ederrena ekimen hauen beharrik ez egotea izango litzatekeen arren, nahitaezko bihurtzen ari direla.

Euskara erabiltzeko dituzten aukerak ikusita, Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek adibiez, hauek areagotzeko, ardo dastatze tailerra antolatu dute hilaren 27rako Mintzagun ekimenaren barruan.

Gaiarekiko interesa duen edozein herritarri parte hartzeko gonbita luzatu diete. Hala ere, ezin da aipatu gabe utzi izena eman beharko dutela parte hartu nahi dutenek, Errenteriako Udal Euskaltegian edo 943 44 96 80 telefono zenbakira deituta.

Amaitzeko, ea pixkanaka eta horrelako ekintzen bidez gehiago hauen beharrik ez izatea lortzen dugun. Guztion artean eta bakoitzak bere baliabideak baliatuz urrutira hel gaitezke eta.

 

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/11/22/ardo-dastatze-tailerra-antolatu-dute-mintzagun-ekimenaren-barruan/

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.