0

Udalak eta biok, euskaraz

Posted by on 2014-11-16 in Sailkatu gabea |

Udalak eta biok, euskaraz izeneko proiektuaren helburua udaletxeetan euskaraz komunikatzeko aukera izatea da. Dinamika honi EHE-k eman zion hasiera urte honen hasieran.

Urtea aurrera joan den ahala, hainbat udalerritan abiatu da egitasmoa. Agoizko (Nafarroa) udalak adibidez, erantzun ona jaso du, zenbait neurri hartu baitira. Hala ere, badira erantzun ona jaso ez duten udalerriak ere, jarrera hau erakutsi dutenen artean Durangoko (Bizkaia), Iru├▒eko, Garesko edota Tafallako (Nafarroa) udalak izan dira.

Baina Tafallako udalak sortu du gatazkarik handiena azken asteotan. EHE-ren esanetan, Tafallako alkateak muzin egin die 90 bat herritarren eskariei. Ezezkoa emateko arrazoien artean, alkateak herria Nefarroako eremu ez euskaldunean dagoela aipatu du.

  • Nafarroako eremu ez euskaldunean kokatutako herria izatea nahikoa arrazoi alda udaletxea ez euskalduntzeko? Egoera honetan dauden udalerriek administrazioa euskalduntzea ongi dago ala ez? Zer uste duzue?┬áHonen inguruan zer deritzozuen jakin nahiko genuke, zuen iritziak jasotzeko prest gaude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.