0

Euskarazko zinema normalizatzeko bidean

Posted by on 2014-11-14 in Sailkatu gabea |

Noizbait otu al zaigu zergatik ezin dugun filma bat euskaraz ikusi gure herri edo hiriko zineman? Tira, beharbada bai, baina nahiko ziur nago hori ez dela ohiko kasua, aldiz, nik esango nuke ez dugula ia inoiz galdera hori zalantzan jartzen. Alabaina, hala da, zinemak gutxitan eskaintzen digu euskaldunoi filmak euskaraz ikusteko aukera, izan ere, ez dira euskarara bikoizten maiz. Arrazoia? Diru eskasiagatik? Agian, nork daki, izan liteke.

Hau dela eta, Beasaingo Usurbe Zinemak arazo honi aurre egiteko erabakia hartu du azkenaldian euskarara bikoiztutako zinema bultzatuz. Duela hilabete batzuk hasi zen euskarara bikoiztutako animaziozko filmak eskaintzen eta horrela jarraitu du egiten noizean behin. Hortaz, esan genezake kultura euskalduntzeko ekitaldiak bultatzen eta gauzaten saiatzen direla zenbait tokitan eta nahiz eta gutxiengo bat izan honelako proposamenak aurrera eramateko erabakia hartzen dutenek, gutxi horiek horrela jarraituz gero badago ekintza hau oraindik gehiago zabaltzeko itxaropena.

Beraz, zergatik ez dugu filmak euskararatzeko eskaintza handiagoa egiten? Izan liteke jadanik gaztelaniazko bikoizketara ohituta egotea? Bai, eta ziurrenik hori da kausa nagusia. Jadanik ohituta gaude gaztelaniazko bikoizketara horrela ikusi baititugu filmak bizitza osoan eta ohikoa bezala ikusten dugu horrela izatea; are gehiago, lehengoa izango naiz onartzen bi aukera eskainiko balizkidate, gaztelaniazko bikoizketa aukeratuko nukela, horrela bainago ohituta. Pena da, bai, eta horregatik egin beharko genuke ahalegina euskarara bikoiztutako filmen alde egiteko gu baikara haren euskarri.588117_zinema_euskaraz_foto300x168

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.