0

Unibertsitateko bizimodua

Posted by on 2014-11-08 in Sailkatu gabea |

Unibertsitatean hasteko garaia izanik, gazte askok kanporako norabideak hartzen dituzte. Gazteak batxillergoko ikasketak bukatu eta hainbat aukera ditu bere aurrean. Alde batetik, goi-mailako ikasketak dauzka, eta, bestetik, unibertsitatea. Ikasteko batera jo, bestera jo, gazteek bizimodua aldatu behar izaten dute, kanpora joaten direlako. Batzuek astea pisuan pasatzen dute, beste batzuek eguneroko joan-etorria egiten dute autobusez. Badira, ordea, etxera opor garaian baino ez direnak itzultzen; bekez baliatuz, herrialdeak ezagutu eta euren ikasketak etxetik urruti egiten dituztenak dira horiek.

Klaseetatik aparte, unibertsitateko bizitzaren barruan pisuak eta residentziak ere sartzen dira. Lehenago esan bezala askok gara astea pisuan pasatzen dugunok eta aldaketa izugarria da. Hasieran eta batez ere lehenengo astean ama faltan botatzen da, bereziki bere janaria. Hala ere, arazo horren aurrean konponbide erraza dugu, orain arteko asmakizun onena, TAPERRA. Bertan amak etxean prestatukoa ekartzen dugu, potajea, barazkiak, hau da, janaria prestatzerako orduan zailak direnak.

Azkenik, jakina da elkarbizitza zaila dela eta hasieran beti elkarbizitzako trikimailuak topatzen dituzu. Baina etxetik kanpo bizitzea esperientzia paregabea da, amaren magaletik irteteko aukera aparta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.