0

10.000 lagunek osatutako Gure Esku Dago-ren mosaikoa

Posted by on 2014-11-07 in Sailkatu gabea |

Datorren larunbatean, azaroaren 8an, Donostiako Zurriola hondartzan mosaiko erraldoia osatuko dute goizeko 11:00etan. Hasieran 5.000 lagun biltzeko asmoa zuten, baina kopurua bikoiztu egin da.

Uste baino jende gehiagok eman duenez izena, mosaikoa baino, mobilizazio erraldoia egingo dute. Beraz, izena eman ez duen edozein pertsona gonbidatuta dago bertara joatea.

Zelai Nikolas dinamikako bozeramailearen esanetan, erabakitzeko eskubidearen aldeko beste mugarri bat izango da.

Herriz herriko batzordeak ere aritu dira herritarrei deitzen, eta gainera, igandean Behobia-Donostia lasterketa dagoenez, koloretako aterkiekin joatera bultzatzen ditu ikusleak, horrela osatuko baitute larunbateko mosaikoa.

Informazio iturria: http://www.berria.eus/albisteak/97509/10000_lagunek_

parte_hartuko_dute_gure_esku_dago_ren_biharko_mosaikoan.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.