0

Euskararen ofizialtasuna Uztaritzen

Posted by on 2014-12-16 in Sailkatu gabea |

Zailtasunak egon omen dira euskararen ofizialtasuna bermatu ahal izateko Uztaritzen. Azkenean, Uztaritzeko auzapenak, Bruno Carrerek hauteskundetan ateratako euskararen ofizialtasuna bermatzeko ekimena hartu zuen.

Hala eta guztiz ere, Baionako suprefetak, Patrick Dallenes, erabaki hura antikonstituzionaltzat jo zuen eta auzitegi administratibora eramateko erabakia hartu zuen, izan ere, frantsesa da estatuko hizkuntza ofizial bakarra konstituzioari erreparatuz gero.

Hortaz, bi data daude epaia ezagutu ahal izateko.

Berri honetatik, ondorio bezala atera genezake zein nolako konflikto eta arazo existitzen diren oraindik euskararen inguruan. Horretaz gain, ukaezina da euskarak beste hizkuntza batzuekin jasaten duen borroka, kasu honetan frantsesa, eta hau ofiziala izan dadin gainditu behar dituen oztopoak.

Hortaz, alde edo kontra? Bidezkoa edo konstituzionala al da ko-ofizialtzat jotzea frantsesarekin?

Bob Edme

(Iturria: http://www.iparraldekohitza.info/2014/12/16/uztaritzen-euskara-ofiziala-izendatu-izanaz-deliberoa-gibelatua/)

0

Euskal hedabideak murrizketez leporaino

Posted by on 2014-12-14 in Sailkatu gabea |

Euskal hedabideen Hekimen elkarteak garbi dauka 2008ko egoerara itzuli nahi duela diru laguntzei dagokionez. Larri dabiltz euskarazko komunikabideak eta milioi bat euroko laguntza beharko luketela hiardetsi dute.

Hedabide hauei eskaintzen zaizkien laguntzak gutxituz doaz, eta beheranzko joera handia izan dute azken urteetan. Hau ulertezina izan beharko luke, izan ere, euskararen aldeko borrokan eta honen normalizaziorako pausoetan ezinbesteko baliabideak ditugu.

Hauek diru laguntzen faltan eskaintzen jarraitu behar duten programazioari eustea ezta batere erraza izango eta hori ez gertatzeko beharrezkoa litzateke benetan kontuan izatea egiten dituzten eskaerak.

(Iturria: http://www.berria.eus/albisteak/106323/

hekimen_euskal_hedabideek_ezin_dute_murrizketa_gehiago_jasan.htm)

0

Irrien Lagunen klubak antolatutako bideo lehiaketa

Posted by on 2014-12-13 in Sailkatu gabea |

Izenburuak dioen bezala, Bideo Lehiaketa bat antolatu du Irrien Lagunak klubak, Albaolaren laguntzarekin. “Itsasoa” da aukeratua izan den gaia.

Hiru gai desberdinekoak izan daitezke bideoak: familia, ikastetxeetako gelakideak edota lagun taldeak. Modalitate hauetako bakoitzak zenbait arau izango ditu, baina denek autatu beharko dute euskarazko abesti bat.

Txo Mikmak txikia diskoaren Albaola abestia aukeratzen dutenek, dagokion ataleko sariaz gain, Albaola Itsas Faktoriaren sari berezia irabazteko aukera izango dute.

Bideoak urtarrilaren 15etik aurrera bidali ahal izango dira, eta hilabete batez zabalik egongo da. Bideoak WeTransfer zerbitzuaren bitartez bidali behar dira kudeaketa@irrienlagunak.com helbidera.

Irrien Lagunak

0

Azterketak bertan

Posted by on 2014-12-08 in Sailkatu gabea |

Urtea amaitzera doa eta beste bat hastera doa, urtea hasteko modu hobeagorik ez dago azterketekin baino, bai horixe! Unibertsitateko ikasleen azterketak laster iritsiko dira, eta hauekin batera ikasleen urduritasunak ere bidean datoz.

Unibertsitateko ikaslea bazara, seguruaski egoera honetan aurkituko zara, azterketak bertan direla eta, urduritasunez beterik edo bestela inongo urduritasunik gabe. Egoera batean ala bestean egon, ikasle guztion betebeharra da ikastea, azterketak gainditzea nahi bada, behintzat. Ikasten ahalik eta azkarrago hasita hobe izaten da, baina azken finean, denok izaten ditugu lan eta proiektuak egiteko, eta ondorioz, ez dugu ohiturarik lehenago ikasten hasteko. Ez dira izaten unibertsitateko lanak soilik, beste lan batzuk egin beharra ere izaten dugu. Agian, ezin ditugu beti eguneroko lanak eginda eduki, baina azken finean gizakiak gara, ez gara perfektuak, beraz, ez da ezer pasatzen ezin badugu dena egitera iritsi.

Ahal dugun heinean gure betebeharrak egiten saiatzen gara, baita azterketekin ere. Denbora gehiago edo gutxiagorekin gure azterketak prestatu eta ahal duguna egingo dugu. Gure blogetik azterketetarako animatu nahi zaituztegu, lasai hartu, ahal den gehiena ikasi, azterketara lasai joan, ez arduratu dena segituan amaituko da. Zorte on!

0

Euskararen eguna: “paripearen” eguna?

Posted by on 2014-12-07 in Sailkatu gabea |

Ukaezina da euskararen inguruan ematen den hipokresia. “Gora euskara!”, “Euskaraz mintzatuz, euskaraz gozatuz”, “Mantendu dezagun euskara bizirik!” holakoak dira egunero entzuten diren eta batez ere euskararen egunean entzuten ditugunak eta haietako asko hipokresiaz beterikoak.

Aldarrikapen hauek sarritan dira entzunak urtearen zehar euskaraz zero mintzatzen direnen ahotatik, baina hala eta guztiz ere, milaka ekintza burutzen dira euskararen ospakizunerako, izan ere abenduaren 3a egun berezia dugu eta behar bezala ospatu behar da, ezta?

“Paripe” izugarria, besterik ez.

Honekin ez dut esan nahi euskararen aldeko ekintzak etab. ez direnik egin behar, noski ezetz, honen mezua bestelakoa da, euskal hizkuntzaren benetako hiztuna ez den hura edo honen aldekoa ez dena agertzen, utzi ditzala honen aldeko aldarrikapenak ez baita zentzuzkoa.

Azkenik, jatorrizko berritik ipiniko honako hau:

“Arkaitz Oiartzabal Xamoak gutxi gorabehera honakoa abestu zuen Kabigarriko bertso-saioan:

 

“Ni naiz egun hau paripe

bihurtu dela seguru,

baina oraindik tamalez

paripea behar dugu”.

 

Horixe bera.”

aitzina-puntu-eu

0

Euskal kultura biziberrituz

Posted by on 2014-12-06 in Sailkatu gabea |

Aurten ere iritsi da! Durangoko azokaren 49. edizioa abian da eta urtero legez,  jende andanak biltzeko asmotan daude antolatzeileak. Urtero izaten du arrakasta azoka honek, izan ere euskal kulturaren elkargune nagusia bihurtzen da egun hainbatez.

Hala ere, badirudi  urtean zehar ahaztuta izaten dugula azoka honek ordezkartzen duena. Data berezi hau iristen denean baino ez dugu izaten kontakturik euskal kulturarekin?

Bestetik, alde materialista batetik begiratuta, ziurrenik hain bereziak diren gabonen aurretik ospatzearen zergaitia beste bat izan daitekeela pentsa genezake. Gainera, urtean behin egiten dela aprobetxatuz eta jende asko bere opariak erostera joaten dela kontuan izanik, prezio esajeratuak ezartzen dituzte.

Baina ulergarria ere bada, izan ere erabat galtzen ari den atala dugu berau eta horrelako ekimenez baliatuz susperrarazi genezakeelakoan, urtero eskainiko diogu gure laguntza!image_large-300x199

0

“Euskahaldunen” indarraren lekuko

Posted by on 2014-11-30 in Sailkatu gabea |

19. korrikaren lelo berriak “Gu euskahaldunak gara” du izena eta honi buruzko dokumental bat prestatu du. BERRIAn eskuragarri dago Trailerra.

Datorren urteko martxoaren 19an hasiko da eta 29an amaitu, Urepeletik abiatuz Bilbora heldu arte.

Lehenago aipatutako dokumentala egiteko, euskal munduan erreferentzia diren 19 pertsona elkartu dira, bertan, ahulguneak eta indarguneak hobeto zein diren aztertzeko asmoz. Partehartzaile ezagun batzuk bildu dira, hala nola, Amets Arzallus eta Eñaut Elorriaga.

0

“Aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka da”.

Posted by on 2014-11-29 in Sailkatu gabea |

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean izango da Euskaltzaleen Topagunea oraingo honetan eta abenduaren 12an egitea erabaki omen da.

Euskararen aniztasunaren topaketa honen xede nagusia kultura eta hizkuntza bultzatzea izan dira beti eta horrela egingo dute topaketa honetan, hots, bi faktore hauek bultzatzeko ekitaldiak. Halaber, horrekin batera inguruko jendea egitasmo honetaz kontzientziatzea eta parte hartzera animatzen dute, hori baita ekintza hau benetan funtzionatzea eragiten duen irizpide nagusia.

50907eaniztasuneant_irudia

Garrantzitsua dugu ere sarrera honen beraren izenburua: “Aniztasuna euskararen normalizaziorako erronka da”. Euskaltzaleen Topagunearenak izan dira hitz horiek eta ezin dut besterik esan baina guztiz bat natorrela. Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa honen erabilera uniformala, baina hizkuntza aniztasuna maiz izaten da borroka horren etsai nahiz eta beste hizkuntz horiek benetazko “etsaiak” ez izan, hau da, hizkuntz aniztasuna gai garrantzitsua da ere. Hortaz, lehen esan bezala, jendearen parte hartzea da giltza ekitaldi honetan.

Amaitzeko, aipatzea topaketa hau doakoa izango dela eta plaza mugatuak daudenez, Topagunearen webgunean izena ematea ezinbestekoa da abenduaren 10a baino lehen eta gainera, hortxe duzue ere topaketaren egitaraua ere.

(Iturria: http://www.argia.eus/albistea/euskara-eta-kultur-aniztasuna-uztartuko-dituzte-topaguneak-antolatutako-jardunaldietan)

0

ALEA Arabako euskaldunen aldizkaria

Posted by on 2014-11-28 in Sailkatu gabea |

Alea urte amaieran kaleratuko den euskara hutsezko Araba mailako astekari berria da. Arabako euskaldunen bilgune izateko asmoarekin sortua izan da eta egitasmoa Berria, Goiena, Geu Gasteiz eta Airaladea.com jarri dute abian.

Astekariak hiru eduki nagusi izango ditu, alde batetik, herrialdeko informazio orokorreko gai edo elkarrizketa nagusiak. Bigarrenik arabako kuadrillen inguruko tokiko informazioa eta amaitzeko kultura, aisialdia, haurrak, gazteak, agenda eta bestelakoak.

Bestalde, Alea “euskara 365” kanpanarekin ere bat egingo du, hots, euskara egunerokoa izan behar duela aldarrikatzen duen kanpainarekin. Izan ere, erakundeek kontziente izan behar dute euskararen normalkuntza helburua bada, hedabideek horretan zeresan handia dutela eta horiek bultzatu behar direla.

Amaitzeko, azaroaren 29an aurkezpen jaia antolatu dute Oihaneder Euskararen Etxean. Gainera, abenduaren 3an, Euskararen Egunean, Gasteizko hamaika gunetan eskutik eskura banatuko dute 0 zenbakia eta urtarrilean 1. go zenbakia argitaratua izango da.

0

“Denbora da poligrafo bakarra” diskaren kalerapena

Posted by on 2014-11-22 in Sailkatu gabea |

Azaroaren 23an Berri Txarrak taldeak lan berria kaleratuko du, “Denbora da poligrafo bakarra”. Lan berriak CD hirukoitza izango du, hogei kantuz osatutakoa, taldearen bizitzaren urte bakoitzeko kantu bana.

Hirukoteak Estatu Batuetan grabatu ditu lanaren bi diska, bakoitza ekoizle batekin. Oraingoan ere, “Haria” diskaren ekoizlea izan zenarekin, Ross Robinsonekin, egin dute lan, eta baita ere, Bill Stevenson ekoizlearekin.

Aurreko lanean egin zuten moduan, kantak nahiko melodikoak izaten jarraituko dute, baina ez dira oso luzeak izango bi minutu iraungo dute. Taldearen esanetan, honen arrazoia freskotasuna eta bat-batekotasuna mantzentzea da.

Astelehenean, Azaroak 24, Bilboko Kafe Antzokia-n egongo dira lan berriaren aurkezpen-prentsaurrekoa eskaintzen. Astean zehar gauza bera egingo dute Donostian eta azaroaren 26an Gasteiz-en, Elkar liburu-dendan.

Azkenik, esan beharra dago, Berri Txarrak taldeak izugarrizko sustatzailea izan dela euskal musikan eta euskaran. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu (Hego-Amerika, AEB, Asia, Europa…). 1994an sartu ziren rock munduan eta urteen zehar talde ospetsu eta indartsu batean bihurtu dira, musikari emozio eta jarrera zertzelada berriak erantsiz.

Lan berriaren kantu bat duzue eskuragarri entzun dezazuen:

Copyright © 2014-2018 Sustraiei Eutsiz Zerua Ikutuz All rights reserved.
This site is using the Desk Mess Mirrored theme, v2.5, from BuyNowShop.com.